Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Jango ez bagaituzte

$
0
0

« Aurreko astean Altsasu, larunbatean Hispanitatearen eguna, aste honetan Katalunia. Espainiatik ez dator zigorra eta izua besterik. Kataluniarrak badoaz. Goazen gu ere! » dio Imanol  Epelde Pagolak Argia.eus-eko blogan.

Imanol Epelde Pagola,  (Zarautz, Gipuzkoa, 1977 ) irakaslea, idazlea, blogari, musikagile eta youtuberra da. Imanol 27zapata ezizenarekin da ezaguna sarean, izen bereko bloga baitauka.

« Kultura eta hizkuntza arrotzak indarrez ezarri zizkiguten, guk geure hizkuntza propioa arbuiatu eta gutxiesteraino. Eta horrelaxe gaude: Debeku eta zigorrez hilzorira eraman duten hizkuntza bat eta kultura bat hauspotu nahian. Iparraldeko lagunak ulertzen ez ditugula. Maulen baino etxekoago sentitzen garela Jacan. Edo Logroñon. Edo Ezkarain.

Historia ukatu digute: Estatu izan ginela. Nafarroa bat. Garesti ordaintzen baita gerra guztiak galdu izana. Isilarazi dizkigute hildakoak, atxilotuak, erbesteratuak. Isilarazi gure errelatoak.

Eta ezarri ziguten euren legea. Sortu zizkiguten instituzioak bertakoak izango balira bezala. Eta guk, galtzaileok, 3 lurraldetan zatiturik, sinestu dugu euren legeak babesten gaituela. Jaurlatxirla dugulako gobernu bat dugula. Eta hau demokrazia bat dela. Hauxe dela egoera normala. Eta bla. Eta ja. Eta pa!

Baina nik bezala dakizue zuek: Espainia monarkia bat da. Eta gu, galtzaileok, Espainiako erregearen oinetara makurtzen gara Euskal Herrira datorren bakoitzean.

Bide honetatik ondorioa garbia da: Gero eta espainolduago gaude, gero eta frantsestuago. Gure jatorrizko nortasuna berreskuratzeko grina uxatzeko bidean gara. Horixe dago Espainiako monarkian segita. Horixe dago Frantziako errepublikan. Joan gaitezen. Jango ez bagaituzte. Guztiz. »

Cet article Jango ez bagaituzte est apparu en premier sur Enbata.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.