Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Janaria : krisia garai hauetan, lehentasuna lekuan lekukoa jateari

$
0
0

LekuanLekukoa

Koronabirusaren hedatzearen kontrako neurriek ondorioak badituzte laborantxa mailan ere. Eskolako jatetxe eta ostatuekin lan egiten dute ekoizleek salbideen parte bat galdu dute. Ber denboran, herritar batzuk ekoizle saltegien eta lekuko laborantxaren hautua egiten dute janariaren erosteko.

Krisia garai huntan, behar beharrezkoa da dena egina izan dadin lekuko jendeak janariaren segurtasuna ukan dezan eta hori, lurraldeko laborarien inportantzia ezagutuz. Krisia huntaz baliatu behar dugu funtsean herritarrek lekuko laborantxarekin duten lotura berrikusteko eta lekuan lekukoa jateko urratsa azkarki garatzeko. Ipar Euskal Herrian kalitatezko produktoak ekoizten dituzten laborari ainitz bada, desafio huni buru egiteko gai dira produkzio ainitzetan.

Gure elkarteetan lanean ari gira mementoan tokiko produkzio hori gehiago agerian emaiteko publiko zabalari buruz. Bide hortan, proposamen bat luzatuko dugu laster.

Podere publikoek ere implikatu behar dute produkzioaren eta lekuko janari beharren arteko lotura iraunkorki eraikitzeko.

Behar horren kontra doaz azken orduetan herriko etxe batzuk hartu erabakiak. Merkatu batzuren hestea gaitzesten dugu. Ulertzen dugu urgentzian hartuak diren erabaki horien gibelean den arrangura bainan janari saltzeko lekuak idekirik atxik ditzazten galdegiten diegu auzapezeri.

Alde batetik, ekoizpen freskoak proposatzen dituzten laborariak ez baitute produkzioa berantagorat uzten ahal (ostatu eta kantinen salbidea galdua dute jadanik batzuk). Bestalde, neurri sanitarioak errespetatuz geroz, ez baita birusaren hedatzeko irrisku gehiago merkatuan supermerkatuan baino. Gainera merkatuak, ekoizle saltegiak, hurbileko janari komertzioak, kontsumitzaile talde ttipiko banatze sistimak hainbat bide dira janari erostea dibersifikatzeko eta supermerkatuetako jendetza ttipitzeko, mementoan leku horietan jendea azkarki kurutzatzen baita eta tensio sozialak sortzen ere. Zirkuito desberdin horiek biziki baikorrak dira gaureko egoera sanitarioaren parean.

Astero egiten diren merkatuak atxiki behar direla diogu, neurri sinple eta argiak hartuz.

Ekoizleendako:

  • sekuritatezko distantzia zaindu ekoizleen artean eta ekoizle eta bezeroaren artean,
  • eskuak garbituz saltze bakotxaren ondotik,
  • ekoizleak baizik ez ditzan ekoizpenak hunki

Bezeroendako:

  • jende bat familia bakotx, haurrekin ez jin, jende xahar edo sentsibleak ez jin,
  • sekuritatezko distantzia zaindu ekoizle eta bezeroaren artean, ekoizpenak ez hunki.

Herriko etxeak deitzen ditugu merkatuen atxikitzera, bakotxaren osagarriaren zaintzeko beharrezko protokoloak ezarriz. Beren aldetik, ekoizleak prest dira janari saltzea eta bezeroen osagarriaren zaintzea batean ahalbidetuko dituzten neurrien hartzeko.

Cet article Janaria : krisia garai hauetan, lehentasuna lekuan lekukoa jateari est apparu en premier sur Enbata.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.