Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Muga gainetik, Euskal Herria

$
0
0

Mugak

Joseba Aurkenerena

Ekainaren 20an, larunbatarekin, gaueko 11etan sua piztu zuten Iparraldeko mendietan, Artzamendin, Beltxun, Baiguran, Erebin, Oilandoin, Kalbarioan, Arranomendin, Arradoin, Zualmendin, Ursuian, Santa Barbaran, Mendibilen, Soihartzen…, euskal presoak beti gogoan ditugula aldarrikatzeko. Udaburuaren bezpera zen, gau magikoa beraz, eta mendi gailurretan piztutako su-meta haiek, aldarria izateaz gain, bazuten nolabaiteko lotura gure amalurrarekin eta gure sinesmen zaharrekin.

Urruñatik herritarrak Kalbario mendira igo ziren, jentil-baratz eta trikuharriz betetako bide-xendra zaharretik barrena. Sugarrek euskaldunen berri eman zuten, gure presoekiko elkartasuna zuten zabaldu eta gau ilunean, Euskal Herri askatua iragarri zuten. Hori ere etorri, etorriko baita, arrotzen kateak hautsiz eta apo eta sugegorrien pozoina gaindituz. Erre, erre!!! Erre su-metan!!!

Eta igandea argitu zen, zeru ateri-ateria, txoriak nonahi kantari… Bezperan, gauerdian, arrotzek mugetan hiru hilabete luzez ezarritako barrikadak eta gainerako oztopoak kendu zituzten. Pausuko zubian, bai Lapurdin eta bai Gipuzkoan, jendea zen aiduru. Une horietan izan ziren irrintzinak Bidasoaren gaineko zubian, eta baita kantuak eta anai-arreben arteko besarkadak ere. Ibaiaren bi ertzetatik jaurtitako su-ziriek gaua zuten alaitu eta berria inguruetako herrietara zabaldu.

Hiru hilabetez itxita izan ondoren, muga, berriz ere, zabalduta zegoen. Txinako sukarra estakuru izan dute bai espainolek eta bai frantsesek gure Herrian beraiek agintzen dutela agertzeko. Haien menpekoak garela ez dezagun ahantz.

Baina euskal bihotzek ezin dute hori onartu. Jakin, badakigu, noizbait, goiz ala berant, ezarri diguten uztarria hautsiko dugula, eta aske biziko garela gure Herrian. Geroa izanen da lekuko eta jakile, eta garaipena gure mendekurik onena.

Horregatik, igande goizean, hamaikak irian, jendea biltzen hasi zen Urruña aldeko Pausu auzoan den Xaia ostatuan, eta hortik eskusoinuz, dultzainaz, txistuz eta panderoz armaturik, Gipuzkoako Behobia alderantz abiatu ginen kantuz eta bozkarioz. Zubia zeharkatu, Bidasoa ibaia agurtu eta Irunera sartu ginen. Han bazen jendea gure zain, eta denok elkarrekin ostatuz ostatu eta bazterrez bazter ibili ginen… Izan ziren kantuak, irrintzinak, aldarriak, mutxikoak eta fandangoak…

Jakin dezatela gure Herria ukatzen duten sai horiek euskaldunok hemen gaudela oraindik, bizirik eta libre bizi-nahian; eta laster, beraiek espero dutena baino ainitzez lehenago, euskal ikurrinaren babespeko enbaxadak zabalik izanen ditugula Parisen eta Madrilen.

Gogoeta horretan ari nintzela, Beñat bere eskusoinuaz hasieran eta gainerako guztiak gero, Niko Etxarten Müga gainetik kantua jotzen eta kantatzen hasi ginen. Hura zirrara bihotzean altzürükütarraren kantua abestean!!! Horixe da gure seinalea! Horixe da gure etorkizun hurbil eta askearen deia! Guk ongitxo dakigu, baita jende haiek ere! Hala bedi eta euskal Lur sainduak babes gaitzan betiko!!!

Müga gainetik, Eüskal Herrian! / müga bestaldetik, Eüskal Herrian! /

Non da ordin Frantzia? / non da España? /

Mügatik bi aldetan beit’Eüskal Herria! / mügatik bi aldetan beit´Eüskal Herria!!!

Cet article Muga gainetik, Euskal Herria est apparu en premier sur Enbata.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.