Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Abertzaleen ekarpenak

$
0
0
1965ean Enbata aldizkariarenbanaketa karrikan, besteak beste, Ana Mari Dunat eta Manex Pagola ageri argazkian.

1965ean Enbata aldizkariarenbanaketa karrikan, besteak beste, Ana Mari Dunat eta Manex Pagola ageri argazkian.

ENBATAk 60 urte

Mikel Epalza, apeza

Zoriondu nahi nituzke Jakes Abeberry eta bere inguruan Enbatak sortu zuen su iraunkorra zaintzen ari direnak. Bai eta gogorarazi Goiko aberrira joan zauzkigun Enbatako kideak. Gure gazte denboran «Enbata zikinak» ginela entzuten ginuen. Gaur egun Enbatak defenditu dituen ideiak Iparraldeko jende ainitzen gogoetan sartuak dira.

Euskal nortasunak segitzen du bizirik. Euskara garatzeko egiten den mobilizazioa, euskaldunki bizitzeko jalgi den enbeia, gizarteak dakarzkigun erronkak denen artean eskutan hartzeko ageri den kemena: balore eder horiek segitzen gaituzte bizi arazten. Gaurko haur eta gazteak egoera antxu normalizatu batean dute euskara mintzatzen, lana egiten, euskal moneta erabiltzen, Euskal Herriko Herri elkargoak babesturik.

Aurtengo herriko bozak erakutsi daukute aintzinatze erraldoi bat. Auzapez abertzaleak hautatu dituzte hainbat herritan. Lorpen hori gertatu da, duda gabe, abertzale militanteek aspalditik daramaten lanari esker,  bainan ere Iparaldean bizi dugun «bake» egoera gatik.

Bide amankomunak ideki

Egoera horrek ideki ditu  ortzimugak edo bide berriak ezperantza aktibo bati. Gogorkeri-eza bultzatuz abertzaleek ideki dute iraultza «ezti» bat nun ez den gehiago odol ixurtzerik – norberaren odola edo bertzearena- bainan alderantziz nun abertzale ez direnekin bide amankomunak idek ditzazkegun, ekonomia, kultura, ingurumena eta bertze alor zoinbaiten garatzeko.

Bi gogoeta egin ditezke bizi dugun aintzinamendua adiarazteko. Lehenik Iparaldeko abertzaleak ez dira egon ahoa zabalik Frantziari so. Mixel Lekuonak eta Roger Idiart apezak askotan kexatzen ziren ikusirik jendea «tututik haziak», haurño batzuen gisa,  Pariseko jauntto eta beraien hemengo sehien ganik jatekoa goiatatzen. Azken hamarkada hauetan Iparaldea eraikia izan da ez Parisi esker baizik eta hemendik sortu diren indarrei esker.

Hemendik sortu indarrak

«Hemen»go indarrak aipatzean merexi du gogoan hartzea zer zor diogun Zazpiak bat dinamikari, hegoaldekoekin josi ditugun loturei.  Gaur egun  gero eta gazte gehiago ari dira ikasten edo lanean, mugaz gain. Lantegi ainitz josiak dira Hegoaldeko ekonomiari; euskararen eta kulturaren arloan fruitu paregabeak ekarri ditu mugazgaineko loturak.

Indarrak Bildu

Gaurko aurrerapenak bigarren dinamika baten emaitzak dira ere. Berrikitan  Hiriburuko  eskola publikoaren alde antolatu izan den borrokak  ederki erakusten du Iparaldean badugula jokatzeko molde berezi bat:  abertzaleen artean katazkan ibili gabe, indarrak bildu eta abertzale ez direnekin aterabideak atxeman. Kasu hontan hiru hezkuntza motek – Publikoak, Pribatuak eta Seaskak-  bat egin dute suprefetari aldarrikatzeko murgiltze modeloa, hautetsien sustenguarekin.

Hegoaldeko jendeek miresten dute nola Iparraldean, gure desberdintasunak gaindituz, lortzen dugun osatzea kate zabal eta azkar bat; 2017ko apirilaren 8an, ETAren armak entregatzearen egunean, ikusi izan den bezala.

Bi aldeak kondutan hartu

Borroka armatuari amaiera eman zaio. Gerla bat finitzen delarik, bi aldeetako zaurituak, gaizki erabiliak, hil diren etxekoen dolu eta arrangurak kondutan hartzen dira. Jakingo ote dugu denbora hartzen sendatzeko jendeetan eta etxeetan jasan izan diren zauri gordeak? Ez da egokia  sendatze edo baketze eginbehar hori uztea ondoko belaunaldiei.  Gaurko haurrek eta gazteek ez dute Frankoren diktadurarik ezagutu, ez eta GALek egin dituen desmasiak, ez eta ETAren edo IKren borrokak.

Justizia trantsizionala

Nolaz bizi dezakegu abertzaletasuna  2020 garren hamarkadan? Presoen deiak guretuz duda gabe, partikulazki 30 urte baino geiago preso atxikiak direnen askakasun galdera onargarriak. Bainan ere biktima guzien zamak kondutan hartuz. Odolarekin izkiriatu izan diren orrialdeak  denen artean irakurtu eta aberri berri bati buruz abiatu. Madrilek eta Parisek  hainbat  Eskualdetan aipatua den Justizi Trantsizionalari ez badiote atea edo lehio bat bederen idekitzen, bakebidea zepo batean izanen da harrapatua.

Geroari hegalak eman

Euskal Herriak badu bere jabe izaiteko dretxoa herri guziak bezen bat. 2020 garren hamarkadak erranen dauku belaunaldi berriak ze «armak» dituzten asmatuko euskalgotasuna garatzeko, iragana baketuz, geroari hegalak emanez, lurra, itsasoa, lana, hirigintza, ingurumena, gure konzientzia, gizatasuna eta izaite osoa ahal bezenbat jabetuz ta hobetuz.

Partikulazki kosta aldean, aspaldidanik Iparraldeko abertzaleak,  ari dira salatzen etxebizitzaren eta lurraren prezio espantagarria!  Donibane Lohitzunen 8000 €-tan saltzen da metro karratua hiri erdian; 11 000 € itsas hegian. Kostaldearen parte handi bat jadanik saldua izan da kanpoko jendeari. Ondorioz hemen sortu diren biztanle batzuk heien sorterria utzi behar dute. Garrantzi handia izanen dute beraz , abertazleek gidatzen duten herrietan, etxebizitzari buruz hautatuko dituzten erabagiek.

 

Enbata60Urte

Cet article Abertzaleen ekarpenak est apparu en premier sur Enbata.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.