Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Tindaketak eta banderolak Tourraren ibilbidean

$
0
0

Se loger au Pays – Herrian bizi Plataforma

Igandea, uztailaren 2a eta astelehena, uztailaren 3a arteko gauean, Se loger au Pays – Herrian bizi Plataformako hainbat taldek « Résidences secondaires #StopAski » tindaketak egin dituzte eta banderolak pausatu dituzte Frantziako Tourrak Iparraldean egin behar duen ibilbidean. Helburua, Euskal Herrian bigarren etxebizitzen balizko erosleei zuzendua den manifestua Euskal Herritik kanpo ezagutaraztea da.

Manifestu honek bereziki hau dio:

 » Ezinbestean, deialdi hau luzatzen diogu Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat eskuratu nahi lukeen orori: dagoeneko bigarren etxebzitza gisa erabilia den bizitoki bat izan dadin galdegiten diogu.

Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren krisia ikusirik, onartezina egiten zaigu bigarren etxebizitza gisa bihurtzea honako bizitoki mota hauek:
• gaur egun lehen etxebizitza gisa erabiliak diren bizitokiak,
• bertako biztanleen beharrei erantzuteko eraiki diren bizitoki berriak,
• konpentsazio neurriaren aplikazioa dela eta berriz merkatuan diren bizitokiak, turismo gisa gehiago erabiltzen ahal ez direlako.

2024ko urtarrilaren 1etik goiti, kategoria horietako bizitegi bat bigarren etxebizitza bilakatzea, biztanleen bertan bizitzeko eskubidearen urraketa larri gisa kontsideratuko dugu.

Deialdia hau kontutan hartzeagatik gure esker ona adierazten dizuegu, baita lurralde honen alde egiteagatik, bere edertasuna, nortasuna eta bizitasunak biziraun dezan.

Denek elgarrekin, herrian bizitzeko eskubidea bermatu dezagun! »


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.