Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Elkargoko hautetsiez osatutako Bil Gaiten taldeak bere lehen urtebetzea ospatzen du!

$
0
0

Bil Gaiten elkargoko taldearen Prentsa agiria abenduaren 9ko batzarraz.

Egungo Elkargoko batzarraren karietara, Bil Gaiten taldeko hautetsiek emendakin bataurkeztu dugu haurtzaindegien arautegian euskara eta gaskoiaren presentzia bultzatzeko.Gero, « Etxalde ttipien » ezagupena defendatu eta laborarien ur tarifikazioaz hausnartu dugu batzarran. Bestalde, igandeko lanaren aurkako posizioa atxiki dugu baimen berezien kontra hitza hartuz. Bukatzeko, hainbat proiekturen segipena galdezkatu ditugu, hala nola Akamarreko eremu ekonomikoa, Garapen kontseiluko batzorde parekidea ala «Xiberoko bidea»

Haurtzaindegietan euskarazko eta gaskoierazko harrera orokortu

Egoitz Urrutikoetxea jaunak emendakin bat aurkeztu du haurtzaindegien araudi berriak Elkargoko Kontseiluak bozkatu zuen Hizkuntza Politika Proiektuarekin bat egin dezan. Ipar Euskal Herriko hizkuntza erronken aitzinean, ezinbestekoa iruditzen zaigu nahikariz bete politika paperean ezartzea, EHEk proposatu labelizatzea gogoratuz. Emendakina moldaketekin onartua izan da.

Laborariendako uraren tarifikazioa egokitzeaz

Bil Gaiten taldeko hautetsiek uraren prezio progresibo baten plantan ezartzea defendatzen dute (oinarrizkotarifa eta m3-aren prezioaren emendatzea kontsumo atalase jakin bat gainditzearekin) laborariendako.EHEko hautetsiek hasi duten baliabide horren harmonizatzeak prezio horren ezartzea ekarri behar du, kontsumo handia behar duen industria eredutik eta lurrez kanpoko eredutik urruntzen den laborantza eredubat baloratze aldera.

Etxalde ttipien ezagupenaz

Borondate horrek laguntzen du « Etxalde ttipien » aitortzeko eta diruz laguntzeko xedea, 30ha-tik beheiti. Horiek gure lurraldea eta bere landa eremuak biziarazten dituzte, dinamika kultural eta sozial bat ekarriz. Ipar Euskal Herriko laborariek ingurumenaren zaintzan parte hartzen dute, eta modu iraunkorrean berritzen dute. Etxalde ttipiek handienek baino dirulaguntza guttiago eskuratzen dute; gainera lehengaia prezio karioenean ordaintzen dute.

Igandeko atsedenaren defentsa

«Salbuespenak, funtsean, saltegi handiek eskatzen dituzte, 12 igande gehiago ireki ahal izateko. Azkenean, irekitze orokortu horiek ez dute egitura horien alde baizik egiten, kontrako kolpea jasaten duten hurbileko saltokien kaltetan. Hurbileko saltegiek eta eskulangintzakoek etengabe pasatzen dituzte garai zailak. Halaber, igandeetan lan egiteak lorpen sozialen gibelatzea gauzatzen du Lan Kodearen arabera. Beraz, igandeetan lan egiten dutenek ez dute hautuz egiten, beharturik baizik. Beren soldaten prekarietateak horretara behartzen ditu beren diru sarrerak osatzeko. Buruzagiak mozkin gero eta handiagoak lortzeaz arduratzen diren bitartean, soldatapekoak duintasunez bizi daitezen araberako soldata bat bermatu behar litzaieke […] » Gilles Haran jaunak bere hitzartzean erran bezala. hautetsien % 41ak deliberoaren kontra bozkatu du, azken urteetako emaitza hoberena.

Proiektuen segipena : Akamarreko eremu ekonomikoa, Xiberoko bidea eta Garapen kontseilua

Zer gertatzen da Akamarreko eremu ekonomiarekin? Eremu ekonomikoak lurraldearen apustu handiak dira, hainbat arrazoirengatik. Itsasertzaren dentsifikazioak ez du eremu berririk hartuko Klima eta Erresilientzia Legearen aplikatzearekin (2050erako lur bakar bat ez gehiago artifizializatzea duelarik helburua). Gainera, eremu horri esker, lurraldea berriz orekatuko da garapen ekonomikoari dagokionez, lurralde barnealderantz. Proiektua geldialdian dela iduri luke, EHE SEPAtik emeki-emeki erretiratzen den bitartean, bere inbertsio enpresa sortu ondoan: SPL. Agerian gelditzen da Antolaketa eta Garapen Iraunkorreko Proiektuaren (PADD) eta Xiberoko bidearen amaieraren arteko kontraerrana, zeinak, 40 segundoko irabazte batengatik, 6 hektarea laborantxa lur artifizializatuko baititu Espeize-Undurein herrian. Hilabete honetan itxitako inkesta publikoan asko mintzatu diren herritarren iritziaren kontra, ikerketa komisarioak DUPi onetsi du lurraldeko trantsizio ekologikoaren logikaren aurka doan proiektu bat, gaurko bideko segurtasuna bermatzea aztertu gabe. Aitzineko agintaldian, Garapen Kontseiluko « hautetsi/gizarte zibila» batzorde parekatua ez da gehiago agertzen EHEren panorama instituzionalean. Alta, batzorde hori Gobernantza Itunean bozkatu zen (2020-2026). Elkargoko batzarreko 6 hautetsik eta Garapen Kontseiluko 6 kidek osatua; Garapen Kontseilua funtsezkoa da EHEren eta Garapen Kontseiluaren elkarlanerako, hautetsi eta gizarte zibil antolatuaren arteko elkarrizketa eta gogoeta erregularra izan dadin.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.