Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Izar bat itzali zaigu

$
0
0
Iparraldeko mugimendu abertzalearen 60 urteko historia (klika irudian hitzaldia segitzeko)

Jean-Louis HARIGNORDOQUY

Patxi Nobliaren heriotzaren berri jakitean naigabeturik gelditu naiz. Enbatak galdaturik, huna nere lekukotasun xumea. Duela 45 urte, iparraldeko abertzaleen jarraldietan, kudeatzaile nagusi zen Patxi. Orduan ezagutu nuen eta orduan egituratu zuen Izan talde abertzalea.

Egiazko abertzalea

Patxik bazakien Espainiar Estatuaren bortizkerien berri. Aise ulertzen dira iheslariei Iparraldean babesa eta lanbidea eskaintzeko aleginak. Horrez gain,7 probintzien batetaratzeari buruz urraska aitzinatu nahi zuen. Behin erran zigun manifestaldietan lehen lerroan zabilan gizon batek lantegian maiz buruhausteak emaiten zizkiola, bainan langile hura lanketa Frantziara joaiten balitz, Euskal-Herria galtzaile legokeela. Hori ez bada abertzale izaitea!

Lana herrian

1971an ez zen usaiarik orain bezala herritarrei dirua eskatzen enpresa baten sortzeko. Patxi izan zen molde horren asmatzailea. Ikusirik Sokoa nola garatzen ari zen, dirua ezartzea nehori ez zitzaion damutu. Aitzitik, adiskide hurbil andana baten artean lana partekatuz eta Sokoa-ko irabazietan bermatuz Hemen elkartea sortu zuen. Gero lan toki berriak fagoratzeko diru biltze handiak antolatu genituen. Hara Herrikoa sozietatea altxatua eta aho batez Patxi buruzagi izendatua. Urte gogorrak ziren, alde batetik GAL-en garaia baitzen, eta bertzetik COB-ek Herrikoa eraso baitzuen kapital emendatze baten karietara. Geroago ere, Patxi paregabeko akulua ginuen euskal enpresak Lantegiak batasunaren bitartez saretzeko eta ordezkariak sarrarazteko Merkatal Industri Ganbaran. Laborantza ekonomiaren parte baita, EHLG hastapenetik sustatu du eta sozietateen bidez diruz ahal bezenbat lagundu.

Politika arloa

1981an, Mitterand hautagaiaren 54 eta 56garren proposamenduetan fidaturik, 40 abertzaleek deitu zuten haren alde bozkatzera. Laster, Hitza hitz izena harturik, Patxi barne, saiatu ziren Eliseoko arduradunen mugiaraztera. 1980an, Izan-i esker sortua zen Euskal Herri departamendu baten alderako hautetsien elkartea. 14 urte berantago, Patxi Garapen Kontseiluan borondatezko lehen idazkari zenean, lagunekin borrokatu zen euskal departamenduaren eskakizuna konduan hartua izan zedin.

Hegoaldearekiko loturak

Patxik miresgarriki menperatzen zituen euskara, frantsesa eta gaztelera. Mugaren bi aldeetan, harreman asko bazituen enpresaburuekin eta herrien birazkatzea gura zutenekin halaber.

Euskara eta euskal kultura

Patxik hala nahiz, hastapenetik urtero, Sokoak euskalgintzako eta kulturgintzako ekimen asko eta asko diruz azkarki lagundu ditu. Honetan ere lantegi guzien xapelduna ginuen.

Euskal Herriaren geroa gogoan

Bilatzen zuen gure geroa gure gain hartzea eta gazteak karguez jabetzea. Lehenik bere buruari anitz galdatuz eta balio gutiko gauzetan denborarik ez galduz, Patxik bazuen urrun so egiteko dohaina. Ez zen errex hain izpiritu argiko gidariari ez jarraiki nahi ukaitea. Bere aholku balios frango gogoan itzaturik dauzkagu. Eguneroko zerreginetan bazuen laguntzale paregabea: Pantzi omore goxoko emaztea. Garai zailenetan nola iraun bestela?
Pantzik, seme-alabek eta familia guziak jakin bezate heien doluminean parte hartzen dugula.

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.