Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Fronte Popular Berria izan da garaile Ipar Euskal Herrian

$
0
0
Ipar Euskal Herriko emaitzak, Herriko Etxeka ikusteko, klika irudian.


Argia.eus-etik

Eskuin muturrari buru egiteko bildu diren ezkerreko indarren aliantzak lortu du boto gehien Ipar Euskal Herrian. Ezkerreko aliantzak 11.000 botoko aldea atera dio bigarrenari, RN Batasun Nazionalari. Macronen Ensemble alderdia hirugarrena izan da. Fronte Popular Berria hiru bozka eremuetan lehen indarra izan da. Frantziako Estatuan, berriz, aurreikusitakoa gertatu da eta eskuin muturra garaile handia izan da, botoen %34 lorturik.

Fronte Popular Berriak Ipar Euskal Herriko botoen %31,98 (55.206 boto) eskuratu du. Eskuin muturrak, RN Batasun Nazionalak, %25,61 (44.214) bildu eta Macronen Ensemble alderdiak %22,28 (38.470).

Fronte Popular Berria hiru barrutietan izan da irabazle. Laugarrenean Iñaki Etxanizek botoen %38,01 bildu du; bosgarrenean Colette Capdeviellek %32,30, eta seigarrenean Peio Dufauk %29,43.

Eskuin muturra hiru barrutietatik bitan bigarren indarra izan da, laugarrenean eta bosgarrenean. Seigarrenean, berriz, hirugarren tokian gelditu da Macronen alderdiaren atzetik.

Ipar EHko emaitzak.

EH Bai alderdiak Fronte Popular Berriaren barruan hartu du parte hauteskunde hauetan. Emaitzak jakinda, sare sozialetan azpimarratu du Ipar Euskal Herrian eta hiru barrutietan Fronte Popular Berria izan dela lehen indarra, eta era berean, kezka agertu du eskuin muturrak aurrera egin duelako: « Lurralde honetako adostasunak eta funtsezko baloreak babesteko momentua da. Denek arduraz jokatzera deitzen dugu« .

Bigarren itzuliari begira

Baliteke hiru hautesbarrutietan hiru hautagaien arteko lehia izatea bigarren itzulian. Hain zuzen, hirugarren kokatu diren hautagaiek –Lassallek laugarrenean, Lasserrek bosgarrenean eta Lastecoueresek seigarrenean– jakitera eman dute lehian mantentzeko asmoa dutela. Uztailaren 7an izango dute bigarren itzulia.

Frantziako estatuan eskuin muturra nagusi

Lehen itzuliko emaitzen kontaketa ia bukaturik dela, eskuin muturreko RN alderdiak %34 egin du, ezkerreko Fronte Popular Berriak %28,1 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,3. Parte-hartzea %65,5ekoa izan da, azken 25 urteetako handiena. Artikulu honetan emaitzak sakonago aztertu ditu Jenofa Berhokoirigoinek.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.