Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Lurrama 2024: Laborantza herrikoiaz bizi eta elika gaitezen

$
0
0

LURRAMA

2006an Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Lurrama saloina sortu zuenetik, laborantza herrikoiaren trukaketa eta elgarretaratze gunea bilakatu da. Urtero tematika jakin bat konferentzi eta mahain inguruetan garatzen da. 2024eko, elikaduraren erronken aintzinean zein laborantza modeloa hautatu behar den gogoetatu nahi dugu: zein dira ekosistemetarako laborantzako elikadura sistema jasangarria garatzeko ahalak, elikatzen gaituzten horientzat hain justu, elikagai osasungarriak eta guziek eskuragarri izango ditugunak klima-aldaketaren momentuan? Aurtengo temaktika sakontzeko, eta azaroaren 8tik10era iraganen den laborantza herrikoi eta iraunkorraren hitzorduaren egitarau zehatza ezagutzeko parada jarraian.

Elikaduraren bidez, laborantzak denak hunkitzen gaitu.

Gaur egun, baitezpadakoa den gai hori instituzio eta agro industri taldeen menpe da, herritarreri beren ardura kolektiboa kenduz. Hala ere, uste dugu bakoitzak eragiten ahal dugula, elikadura sanoa, ingurumena eta laborariak zaintzen dituen laborantzaren hautua eginez. Zein eredu segi dezake laborariak bere lanetik duintasunez bizitzeko, herritarrak manera sano eta iraunkorrean elikatuz?

Laborantza herrikoiak problematika horien erantzunetako bat dela eta desmartxa eta gogoeta kuadro bat finkatzen duela zintzoki pentsatzen dugu, oraingo erronka handieri aurre eginen dituen bertako egokitzapenak xekatzen lagunduz:

– gero ta gehiago eta urbanoagoa den biztanlegoa elikatzea

– lurraren emankortasuna zaintzea eta artifizializazioa mugatzea

– baliabide natural urriak aurreztea, energiatik eta uretatik hasiz

– eskualde edo biztanle batzuen pobreziaren aurka borrokatzea

– lurrari egokituak diren kultura anitzak atxikitzea

– eguraldi gero eta okerragoari eta ustegabekoari aurre egitea

Denek, laborariak, kontzumitzaileak, erabakitzaileak, bide hau segi dezakegula aldarrikatzen dugu, denen onerako eta bizidunen errespetuan.

Laborarieri dagokienez:

– haien ekoizpenak debertsifikatuz – iraupen luzeetako kultura motak, mozkinen salmenta zuzena, tailer osagarrien sortzea…- mono produkzio sistema indartzeko ordez

– kabalen tropak mugatuz, errespetuan eta obserbazioan sortzen den abere eta jendartearen arteko harremana atxikitzeko

– landare eta lurraren biziaren arteko lotura kondutan hartuz

– xoriak eta intsektu polinizatzaileen babes guneak diren hesiak landatuz edo zainduz

Kontsumitzaileeri dagokienez:

– jatea da egunean 3 aldiz bozkatzen bagenu bezala kontziente izanez!

– mozkin freskoak, sasoinekoak eta hurbil ekoiztuak kontzumituz

– laborariekin loturak sortuz

Tokiko elkargoak eta erabiltzaile politikoeri dagokienez:

– lurraldeko etxalde tipien artean ahalbideak partekatuz, unitate industrial handiak laguntzeko partez

– lurraldeko beharreri erantzuten duten elikadura ekoizten duten laborariengana laguntza publikoak bideratuz

– tratamendu biologikoen ikerketa sustengatuz

– gure lurrari egokituak diren bertako arrazak eta hazien kontserbazioa lagunduz

Jarraian Lurramaren egitaraua hainbat iruditan:


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.