Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

$
0
0
Azaroaren 25aren deialdia Donostian. Euskal Herriko Mugimendu Feminista.

Argia.eus-etik

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo leloa hau da: Ez bazara konponbidea, arazoa zara.

Mezu zuzena du mugimendu feministak gizonentzat: ez bazarete konponbidea, arazoa zarete. Manifestuan jaso dutenez, “gizon gehienek konplizitatea, justifikazioa eta indarkeria matxistak desagerrarazteko eta salatzeko konpromiso falta » izaten jarraitzen dute. Egotzi die arazo direla, baldin eta indarkeria salatutakoan emakumeen hitza zalantzan jartzen badute, baldin eta lagunarteko komentarioak ez badituzte mozten, baldin eta erasotzailea seinalatu eta norberaren jarrerari ez badiote erreparatzen.

Aldaketak badatozela aitortu du mugimenduak, baina “motel”. Indarkeria matxistarekin lotutako hainbat molde nabarmendu dituzte manifestuan: sexu-erasoen gorakada kezkagarria, indarkeria ekonomikoa, mugak eta irregularizazio egoerak, gorroto diskurtsoen gorakada, estigma soziala, indarkeria matxista kasuen trataera bortitza komunikabideetan, zaintzen banaketa desorekatua, sare sozialetako misoginia eta jazarpen anonimoa… Indarkeriok erro bakarra dutela argitu dute.

Komunikabideak eta instituzioak

Hainbat hedabideren jokaerak salatu dituzte, besteak beste, eraso den pertsonari errua egoztea, tertulietan iritzia ematea zilegitasun osoa irudikatuz, eta informatzerakoan xehetasun morbosoak ematea. Hedabideez gain, sare sozialak ere aipatu dituzte. Espazio birtualean indarkeria forma berriak hartzen ari dela azpimarratu dute, eta nola defendatu pentsatu beharko dela.

Erakunde publikoei eskatu diete prebentzioan eta kontzientziazioan inbertitzea, eta ez Polizian eta kontrolean.

Manifestuaren amaieran, antolakuntza eta militantzia feminista ezinbestekoak direla aldarrikatu dute, “gizonen jarrera gero eta oldarkorragoen” aurrean.

Mobilizazioak

Baionan, herriko etxearen aurrean, 18:30ean.

Donostian, Bulebarrean, 19:00etan.

Gasteizen, San Anton plazan, 19:00etan.

Bilbon, Jesusen Bihotzean, 19:00etan.

Iruñean, Gazteluko plazan, 20:00etan.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.