Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Elgarrekin, Herria, Burujabetza

$
0
0

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak aurtengo Aberri Egunan, Apirilaren 20an, Donibane Garazi lurralde eta xoko guzietatik jindako ahal bezain bat jenderen bilgune izatera deitzen du. Karia horretara, Mugimendu Abertzalearen aniztasuna eta indarra biltzeko deia luzatuz.  Hara jarraian, joan den larunbatean, otsailaren 1ean, Donibane Garazin egin prentsaitzinekoan  Mattin Etcheverryk eta Ainize Butronek egin hitzartzea.

Egun on, eta milesker 2025eko Aberri Eguna aurkezteko prentsaurreko huntara etortzeagatik.

Azken bi urteetan Itsasun eta Uztaritzen egin bezala, aurten ere Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak bat eginik ospatuko du Aberri Eguna. Apirilaren 20an izanen da, Doni- bane Garazin.

Oroitarazi nahi dugu, 2022 eta 2024 urteen artean, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak gogoeta partekatua egin zuela Bagira prozesuaren baitan. Ariketa kolektibo har- tatik heldu den hamarkadarako “Herri bidea” izeneko bide-orri amankomuna eraiki genuen. Geroztik, proiektu hartan buru-belarri inplikatu ginen eragileak eta sektore ezberdinetako pertsonak elkargune batean biltzen hasi gara bide-orri horren garapena lantzen segitzeko.

Bi urte horietan elgarrekin antolaturiko ekimen mobilizatzaile nagusia Aberri Eguna izan da eta izpiritu berari jarraikiz, 2025ean ere molde bateratuan antolatuko dugu egun seinalatu hori.

Testuinguru zail baina itxaropentsua

Aberri Eguna mundu mailako testuinguru konplexu batean heldu da. Krisi anizkoitza bizi dugu, hots, klimatikoa, kulturala, soziala, politikoa eta demokratikoa. Gisa berean, eskuin muturraren eta bere ideien emendatze kezkagarria mundu osoan ezagutzen ari gara. Euskal Herriak ere egoera horren ondorioak zuzenean pairatzen ditu eta beraz, adi egon behar dugu. Euskal eskalatik, erantzun sendo eta ausartak eman behar ditugu jendarte justu, solidario, jasangarri, euskaldun eta demokratiko baterantz joateko.

Egun Ipar Euskal Herriak ez du aski tresnarik aitzinean ditugun desafio handiei buru egiteko eta bere nortasuna behar beste garatzeko. Euskal Elkargoaren sorrerarekin batera, urrats garrantzitsua egitea lortu zen, baina aitzinamendu berriak egin behar ditugu burujabetza gehiago ukaiteko, gure identitate kolektiboa azkartzeko eta gai orotan erabakiak hemen hartu ahal izateko.

Hala ere, itxaropenerako arrazoiak ditugula azpimarratzen dugu, horien artean:

• Gure lurraldean jendarte zibil azkar, engaiatu eta mobilizatu bat dugu, arlo ezberdi- netan lanean ari dena eta lorpen berriak kausitzen dituena, hala nola: etxebizitzaren arloan, klimaren aldeko borrokan, sindikalgintzan, laborantza herrikoiaren defent- san, euskaragintzan, feminismoan edota elkartasunezko dinamiketan.

• Ezkerreko ideia abertzaleak jendartean hedatzen ari dira eta horren baitan, hitzordu elektoral ezberdinetan abertzaleon proiektuak gero eta herritar gehiagoren sustengua jasotzen du. Lehen aldikoz Parisen diputatu abertzale bat izatea edo Ahetzen herriko bozak ezkerreko abertzaleek irabazi izana dira joan den Aberri Egunetik honat ezagutu ditugun bi urrats garrantzitsu

• Elkarlanerako bokazioa duen lurraldea garela erakusten ari gara, jendarte zibila eta hautetsien artean sinergia anitz lortzen delarik gai garrantzitsuetan.

• Bagira prozesuan finkatu erronka nagusi batean mugimenduak gertatzen ari dira. Hala, Batera berpizteko azken hilabeteetan egiten ari den bidea biziki baikorki ba- loratzen dugu, lurraldeak behar duen instituzio berri baterantz joateko fase berri bat ideki behar delako eta gehiengo berri bat osatzen hastea beharrezkoa delako frantses Estatuaren aitzinean.

Elgarrekin, herria, burujabetza

Hori dela eta, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak 2025eko Aberri Egunerako propo- satzen duen lemak, garaiko erronkei eman beharreko erantzunak bildu nahi izan ditu.

Elgarrekin diogu, mugimendu abertzalea osatzen dugun eragile, sektore eta pertsonek indarrak baturik eta norabide berean aritu behar dugulako gure proiektu eraldatzaile, euskalt- zale eta abertzalea gehiago zabal dadin. Elgarrekin ere, abertzaleez haratago, aniztasunean, lurraldeko aktore ezberdinen arteko elkarlanaren bidetik, indartsuagoak garelako Euskal Herriak dituen desafioei buru egiteko.

Herria diogu, Euskal Herria garelako, zazpi herrialdez osaturiko nazioa, eta libre bizi nahi dugulako, gainerateko herriekiko berdintasunean. Herria diogu ere, hemen bizi diren herritar guziez ari garelako eta interes orokorra nagusitu behar delako, ororen gainetik. Eta herria diogu ere, herriarekin egin behar dugulako borroka, manera kolektiboan, parte hartzailean eta demokratikoan.

Burujabetza da mugimendu abertzaleak gure herriarentzat proposatzen duen helmuga eta bidea. Burujabetza, Euskal Herriari botere politikoa bermatuko dion koadro instituzionalari dagokienez. Eta burujabetza, egunez egun, arlo ezberdinetan eraikitzen diren alternatiba eta proiektu konkretuen bidez. Bi erronka horietan eskala aldaketa bat beharrezkoa da, jauzi bat maila politiko-instituzionalean eta zabalkunde bat burujabetza espazioen garapenean.

Donibane Garazi, bilgune

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak Donibane Garazi hautatu du 2025eko Aberri Eguna ospatzeko. Egun osoko eta belaunaldi guzientzako proposamena lantzen ari gara: elkarteen eta dinamiken herrixka, mobilizazioa, ekitaldia, bazkaria eta kontzertuak. Egitarau zehatza, baita bazkarian zein lan txandetan izena emateko bideak ondoko asteetan za- balduko ditugu gure sareetan.

Apirilaren 20an Donibane Garazi lurralde eta txoko guzietatik jindako ahalik eta jende gehienaren bilgune izatea nahi dugu. Beraz, Mugimendu Abertzalearen aniztasuna eta indarra biltzera dei egiten dugu.

Milesker!

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalea
Donibane Garazin, 2025eko otsailaren 1ean


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.