Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Jendarte zibilaren itxaropena hauteskundeetan

$
0
0

Joan den ekainaren 9an hauteskunde europarretan eskuin muturrak irabazi eta Macronek Asanblada Nazionala desegin ondotik, larrialdi egoera sortu da. Euskal Herriko sektore ekonomiko, sozial eta kultural nagusietako aktore garen heinean, gure ardura da eskuin muturrari aurre egitea, baina baita gure engaiamenduekin bat datorren jendarte sosegatu bat eraikitzea ere. Are beharrezkoagoa iruditzen zaigu, azken urteetan, bai maila globalean bai tokikoan, ehun soziala nabarmen andeatua izan den honetan.

Frantses estatu mailan, erretreten erreforma nola ezarri ziguten oroitzen gira, karrikan eta inkestetan kontrakotasun masiboa izan arren. Demokraziaren ukazio honen ondorioz, Macron presidentearen gaitzespen sakona eta azken europar hauteskundeetan eskuin muturraren aldeko erantzun bozka izan dira. Horri zerbitzu publikoen suntsiketa gehitu behar zaio (osasuna, hezkuntza, biztanleen eremu batzuetatik gero eta urrunago dauden hurbileko zerbitzu publikoak), Zeelanda Berriarekiko truke libreko hitzarmenak eta laborariei ezarritako konkurrentzia desleiala, larrialdi klimatikoaren ukatzea, gizatasunik gabeko migrazio politikak, onura publikoko elkarteentzako diru-laguntzen apaltzea, multinazionalen eta aberatsenen irabaziak emendatzea, gutxiengoen estigma (islamofobia, antisemitismoa, LGBTQIfobia…), politika anti-feministak, mehatxaturiko adierazpen askatasuna edota autoritarismoa.

Hori guztia jendartearen muturreko prekarizazio testuinguru batean gertatu da, gero eta herritar gehiago izanki hilabete bukaerara ailegatzeko zailtasunak dituztenak. Laguntza humanitarioaren eta elikaduraren gaiak jadanik zailtasun ekonomikoak dituzten elkarteetara bideratuak izan dira.

Gure lurraldean, euskara mehatxatua da oraindik. Eta hizkuntzaren ofizialtasunik gabe, Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontua emendatu gabe, bere biziraupena ez da segurtatua izanen; edo, bestela, baldintza txarretan lanean ari diren elkarteen ekintza hutsean oinarrituko da.

Etxebizitzaren krisiak ere bete-betean eragiten digu. Argiki ikusi da, bultzada sozialarekin batera, gure lurraldeko hautetsi gehienek herrian bizitzeko dugun eskubidea egiazki gauzatu dadin lan egin dutela. Parisen ez da berdin gertatzen.

Finean, gobernamenduaren erabaki eta politika horiek guziek Euskal Herrian eragin handia dute eta gehiegitan, gure lurraldearekiko mespretxuan oinarritu dira. Euskara, kultura, soziala, ekonomia, ekologia, osasuna, hezkuntza, laborantza, gazteria, emazteen eskubideak, lehen haurtzaroa, pertsonarentzako zerbitzuak… Gure sektoreak biziki hunkituak izan dira. Hain zuzen, egunerokoan justizia sozial gehiagoren alde borrokatzen diren sektoreak dira.

Hori dela eta, sektore hauek eraginkortasun handiagorekin garatzeko eta gure lurraldeko berezitasun guziak kontuan hartuak izan daitezen, aitortza instituzional handiagoa behar dugu.

Berezitasun horiek dira gure indarra egiten dutenak eta behin baino gehiagotan frogatu dugu, elgarrekin antolatzeko eta lan egiteko gai garela (ikastolak, kooperatibak, bake prozesua, Eusko, Garapen Kontseilua, Euskal Elkargoa, Laborantza Ganbara, maiatzaren 1a, martxoaren 8a, etab).

Elgarrekin aitzina egiteko gaitasun horrek ematen du itxaropena. Eskuin muturra boteretik hurbil dago, liberalek gobernuan jarraitzen dute, baina mobilizatzen jarraituko dugu denok eskubide berdinak izan ditzagun. Horregatik, uste dugu Euskal Herrian ere Herritar Fronte berria sortzeko lorturiko adostasun zabala aukera ezin hobea dela bide horretan aitzinatzeko.

Beti izan gara alternatibaren parte, eta gaur egun parada dugu gure tokiko errealitateak eta gure ahotsak Pariseraino eramateko. Uste dugu garaipena posible dela. Horregatik, ekainaren 30ean eta uztailaren 7an, guk Herritar Fronte berriaren alde bozkatuko dugu.

Izenpetzaileak:

Marie Cosnay (migranteekiko elkartasuna)
Mika de la Iglesia (sindikalgintza)
Miren Harinordoqui (laboraria)

Dom Campriston (LGBTQI+ militantea)
Christophe Betbeder (hedabideak)
Gaby Arestegui (etxebizitza)
Jean Daniel Elichiry (sozial arloa)
Maider Hegi (euskalgintza)
Maika Etxekopar (kulturgintza)
Mikel Curutcharry (ekonomia)
Ortzi Haüciarts (gazteria)
Sarah Piet (planning Familialeko militantea)


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.