Quantcast
Channel: Tribune Libre, Auteur à Enbata
Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Ipar Euskal Herriko Hizkuntza eragileen adierazpena eskuin muturreko mehatxuaren aitzinean

$
0
0

Euskal Konfederazioa

Europako azken hauteskundeen emaitzak ikusirik eta Macron presidenteak legebiltzarreko hauteskundeak ekainaren 30eko eta uztailaren 7ko iragarri dituenetik, eskuin-muturra ez da sekulan Frantziako Estatuan boterea hartzetik hain hurbil izan.

Guretzat, euskararen transmisioan, erabileran eta sustapenean lan egiten dugun Ipar Euskal Herriko erakundeontzat, perspektiba hori onartezina da. Balio demokratikoei, humanistei, solidarioei eta aurrerakoiei lotutako egitura gisa, elkarrekin berresten dugu:

● Euskal Herrian eta mundu zabalean hizkuntza eta kultura aniztasunarekiko dugun engaiamendua,
● Gurea bezalako hizkuntza komunitate gutxituen hizkuntza eskubideen alde lan egiteko dugun konpromisoa,
● Euskarari etorkizun duina eskaintzeko lanean jarraitzeko dugun asmoa.

Gaur deialdi horren jatorrian den Euskal Konfederazioarekin juntatzen gira, jendartean hedatzen ari diren ideia xenofobo, baztertzaile eta zatitzaileek kezkatuak. Euskararen alde eramaten dugun lana, ez dugu iragan idealizatu baten izenean egiten, baizik eta guretzat eta biharko belaunaldientzat etorkizun hobea eraikitzeko, nun eta euskara inklusio, komunikazio eta kultura tresna izanen den biztanle guztientzat, edozein izanik ere beren jatorria.

Ez gaitezen nahastu: eskuin muturreko alderdiek defenditzen dituzten balioak eta proposamenak gure egituretan egiten dugun transmisio, inklusio eta bitartekotza lanaren antipodetan dira. Horregatik lehentasun absolututzat jotzen dugu ez daitezela sekulan boterera iritsi. Baina zorigaitzez, uniformizazio linguistikoaren dinamikatik ateratzeko oraindik bidea luzea dugu; alderdi handi gehienen logikan, hizkuntza hegemonikoek bakarrik dute espazio publikoan bizitzeko eskubidea. Horretarako, munduan biziberritzen ari diren hizkuntzen geroa lokalki eraginez eta gaia globalki kokatuz pasako da.

Testuinguru nahasi honetan, inoiz baino gehiago behar dugu:
● Lurralde-hizkuntzen transmisioa, erabilera eta balorizazioa errextuko duen konstituzio aldaketa eta lege koadro berria,
● Euskalgintzak bere lana duintasunez egin ahal izateko baliabideak,
● Hizkuntza biziberritzearen erronka elkarrekin gainditzeko adostasun soziopolitiko sendoa.

Gure borroka, elkarbizitza hobetzen laguntzen duen jendarte erronka da. Arrazoi horiengatik guztiengatik, Euskal Konfederazioak bultzatutako adierazpen honen sinatzaile garenez, deitzen ditugu:
1. Euskal Herriko herritarrak mobilizatzera eta eskuin muturreko alderdien aurka karrikan zein hautestontzietan mobilizatzera.
2. Euskal herriko erakundeak jendarte inklusiboago, solidarioago eta euskaldunago baterako lanean segitzera.

Baiona, 2024ko ekainaren 20a


Viewing all articles
Browse latest Browse all 481

Trending Articles


Girasoles para colorear


mayabang Quotes, Torpe Quotes, tanga Quotes


Tagalog Quotes About Crush – Tagalog Love Quotes


OFW quotes : Pinoy Tagalog Quotes


Long Distance Relationship Tagalog Love Quotes


Tagalog Quotes To Move on and More Love Love Love Quotes


5 Tagalog Relationship Rules


Best Crush Tagalog Quotes And Sayings 2017


Re:Mutton Pies (lleechef)


FORECLOSURE OF REAL ESTATE MORTGAGE


Sapos para colorear


tagalog love Quotes – Tiwala Quotes


Break up Quotes Tagalog Love Quote – Broken Hearted Quotes Tagalog


Patama Quotes : Tagalog Inspirational Quotes


Pamatay na Banat and Mga Patama Love Quotes


Tagalog Long Distance Relationship Love Quotes


BARKADA TAGALOG QUOTES


“BAHAY KUBO HUGOT”


Vimeo 10.7.0 by Vimeo.com, Inc.


Vimeo 10.7.1 by Vimeo.com, Inc.